2016(e)ko abenduaren 11(a), igandea

Bigarren mintegia

Bigarren mintegi honetan APA arauetaz hitz egin genuen. APA arauak oso baliagarriak dira testu zientifiko edo liburu batean aipuak behar bezala egiteko eta hauen informazioa ondo jartzeko. Egia da, askotan kostatzen zaigula gogorik ez dugulako, baina garrantzi handikoa da egitea besteen lanak ez kopiatzeko. 



Hau egiteko, APA arauetan agertzen den gidara abiatu gara eta bertan aztertu egin dugu nola egin behar ziren eta zer-nolako informazioa eman behar genuen. 

Mintegia oso interesgarria iruditu zait Gradu Amaierako Lanerako oso garrantzitsua delako eta azken batean, lan guztietan bibliografia jartzen dugulako.

Espero dut zuentzat baliogarria izatea. 

Scratch

Hona hemen klasean hainbat alditan aurkeztu diguten programa bat: Scratch. Honi buruz entzun nuen lehenengo aldia CINTE16 kongresuan izan zen (kongresu honi buruzko ponentziak ikusi nahi izatekotan, blog honetan aurki dezakezu). Scratcharen helburua da, umeak programatzea joko bat izango bazen moduan. Oso baliagarraia da ikasleek programatzen ikasten dutelako, haiek konturatu barik, forma dinamiko eta entretenigarri batean. Normalean, haiek sortutako ekintzak jokoak, istorioak edo programak izan ohi dira.

Eskoletarako oso baliagarria da irakasleak haren ikasleak egiten dutena ikusi dezakeelako. Horretaz gain, dohainik da, hau da, edozein pertsonak erabili dezake eta software askea da; hainbat sistema operatiboetarako prestatuta dago (Windows, Ubuntu, Sugar, MAC); proiektuak partekatu, deskargatu eta berriro erabili daitezke (hau oso interesgarria da ikusi dezakezulako edozein pertsonak egindako lana eta berak nola egin duen); eta, hizkuntza askotan dago (euskara barne).

Hona hemen nik egindako froga batzuk (badakit hobeto ditzakedala):






2016(e)ko abenduaren 10(a), larunbata

Bloomen taxonomia

Bloomen taxonomiak sei kategoria dituen pentsamenduaren trebetasunen sailkapen sistema bat da eta ikasketa helburuak lortzeko funtsezko herraminta bat da. Hau da, ikasle batek ikasketa-prozesu bat egin ondoren ikasleak trebetasunak eta ezagutza berriak eskuratu behar izan ditu. 

Urteak pasa ahala, taxonomia honen berrikuntza bat egin behar zela ikusi zuten eta horretarako, berriztatzeak irakasleen planifikazioan oinarritu zen baina, kontuan hartzen pentsamenduaren zein atala garatu nahi den. Hauek dira taxonomiaren barruan aurkitu ditzakegun kategoriak: gogoratu, ulertu, aplikatu, analizatu, ebaluatu eta sortu. Hauek pentsamenduaren trebetasunekin lotuta daude eta hauen barruan zenbait aditz daude, hitz gako moduan erabiltzen direnak. 




Hala ere, eskoletan teknologia sartu da eta horren ondorioz, ikasteko erak aldatu egin dira. Horregatik, grafikoan aipatutako aditzen barruan, teknologiarekin erlazionatuta dauden aditz berriak sartu zituzten. Gainera, aipatu behar dira bertan agertzen diren aditzak ez direla sekunetzialak gaur egungo ikasleek prozesu batetik bestera salto egiten dutelako, ordenarik gabe, baina ikasten. 

Bloomen taxonomiaren aldaketak ikustea oso interesgarriak dira, bi gauza hausnartu ahal ditugulako: alde batetik, eskoletan teknologiak duen eragina, ez soilik eskolak modernoagoak direlako baizik eta aldaketak egin behar direlako aurretik proposaturiko teoriaauza askotan; eta beste aldetik, urteak pasa ahala teoriak berriztu behar direla hezkuntza aldatzen delako.  

2016(e)ko abenduaren 8(a), osteguna

Creative Commons



Creative Commons Lawrence Lessingek sortutako irabazteko asmorik gabeko erakundea da. Erakunde honen helburua dohainik diren instrumentuak eskaintzea da. Haren web orrialdean sartuz gero, lau lizentzia mota daudela azalduko dizu:





Horretaz gain, egin ahal dituzun konbinazioak azaltzen ditu:



Hau da, norberak haren materialean nahi duen lizentzia sortu dezake. Gainera, "Search creative commons" sartuz gero, copyright ez duten argazkiak, irudiak, bideoak eta abar aukirtu daitezke. Hau egiteko, bilatzailean sartu behar zara eta nahi duzun gaiari buruz bilatu behar duzu. Horretaz gain, norberak erabaki dezake non nilatu nahi duen informazio hori, behean agertzen diren koadroetan klikatuz, esate baterako, Google-ra, You Tubera edo beste leku batzuetara. Hala ere, ingelesez bilatzea gomendagarria da, edozein gauza aurkitzeko aukera gehiago daudelako. 








2016(e)ko abenduaren 7(a), asteazkena

Infografia

Infografia sintetikoak diren, azalpenak dituzten eta ulertzeko errezak diren argazki eta testu multzoak dira. Honen helburua da informazioa ematea modu bisual batean komunikazioa erraztuz, begirada batez, ematen den informazioa ulertzeko. Gainera, grafikoak ere erabili daitezkete. 

Infografia batek dituen ezaugarriak hurrengoak dira: 

- Laburra.
- Zehatza.
- Argia eta sinplea.
- Letra mota zainduta dago. 
- Koloreak bisualki aproposak izan behar dira. 
- Ikus-entzunezkoak erabili daitezke. 
- Dokumentu eta informazioak libreak dira.

Gainera, infografiak lau motatakoak izan daitezkete.

- Grafikoak
- Mapak
- Taulak
- Diagramak

Hona hemen infografia bat sortzeko DISEINUaren MINI GIDA, infografia baten bidez: 



Honetaz gain, aipatu behar da infografia bat egiteko, baliabide asko erabili ahal ditugula, esate baterako, Piktochart edo Infogr.am. Hona hemen, lehenengo adibideari buruzko erakusketa bat: 




Ikusten denez, infografia bat egitea oso praktikoa izan daiteke informazioa sailkatzeko, modu azkar batean erakusteko edo zerbaiten aurkezpena egiteko. Klasean umeekin erabiltzea oso interesgarria izan daiteke, haiek ikasiko dutelako garrantzitsua den informazioa eskuratzen eta haren irudimena landu dezaketelako. 

2016(e)ko abenduaren 6(a), asteartea

Errealitate Areagotua vs. Errealitate Birtuala

Bi kontzeptu hauek, Errealitate Areagotua eta Errealitate birtuala, nahiz eta izen antzekoak izan, ez dira gauza bera. Biak ez nahasteko, eta bietaz blog honetan hitz egin denez, hona hemen bideo bat bien arteko ezberdintasunak modu labur batean azaltzen duena:


2016(e)ko abenduaren 5(a), astelehena

Pedagogiaren gurpila

Pedagogiaren gurpila oso baliagarria den herraminta da bertan sartzen duelako teknologia, pentsamendua, ikasleen motibazioa eta ikaskuntza metodoa. Azken finean, gaur egungo hezkuntzan oso garrantzitsuak diren elementuak (nahiz eta bakarrak ez izan).

Gurpil honek ez du aurretik egon dena aldatzen, baizik eta gauza berriak sartzen ditu, hau da, aukera berriak ematen ditu. Haren 4.0rko bertsioa Allan Carringtonek eman zuen. Hona hemen pedagogiaren gurpila: 





Hau irakurtzea nahiz eta zaila irudi, nahiko simplea da. Aldez aurretik, jakin behar da barrutik kanpora irakurri behar dela. Gurpilaren erdigunean motibazioa eta zentroaren gaitasunak agertzen dira. Hauen inguruan agertzen diren zirkuluetan Bloomen Taxonomian agerturiko kategoriak agertzen dira, aditzen edo hitz klabeen bitartez. Azkenean. SAMR modeloarekin duen erlazioa agertzen da. 

Egia da, hemen azaldu den informazioa ez dela oso zabala baina, aurretik aipaturiko MOOC kurtsoaren bideoetan gai honi buruzko informazioa eta azalpenak agertzen dira.