2016(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena

Web 2.0

Web 2.0a 2004an sortutako kontzeptua da eta erabiltzailerako eskainitiako web aplikazioen eboluzioa suposatu du. Honi buruzko testu bat irakurri dugu klasean eta haren izena "Nuevos escenarios formativos a través de la web 2.0" deitzen da.

Testu hau ez da normalean irakurtzen ditugun testuak bezala, letraz gain, errealitate areagotutako irudiak agertzen direlako. Hau erabiltzeko, aplikazio bat jeitsi behar izan dugu gure dispositiboetara, horrela bideoak, web orrialdeak edo irudiak ikusi ahal izateko. Azken finean, "apunte modernoak" deitu daitezkeenak (ohituta ez gaudelako).

Testu hau hainbat ataletaz hitz egiten du:

1. atala: Hemen sarrera bat aurkitu dezakegu. Honetan, Webak izandako aldaketei buruz hitz egiten da, nola urteak pasa ahala Interneteko baliabideak aldatu diren eta sarea etorkizun batean nolako izango den. Azken finean, Web 1.0z, Web 2.0z eta Web 3.0z hitz egiten du.

2. atala: Honetan hitz egiten du Web 2.0ren ezaugarrietaz. Honetaz gain, azaltzen du nola Web 2.0ren leku bat hurrengo ezaugarriak izan behar dituen: irekia izatea, informazioa erabiltzaileek kontrolatu ahal izatea, nabegatzaile baten bitartez erabiltzea, erabiltzailea protagonista izatea eta erabiltzaileen artean komunikazioa egotea.

3. atala: Atal hau oso interesgarria da bertan azaltzen direlako Web 2.0ren herraminta ezberdinak,bakoitzaren deskribapena eta bakoitzaren programen adibide batzuk. Hona hemen bertan agertzen diren herraminta ezberdinak eta hauen adibideak:

a) Informazioaren argitalpena:
           - Web orrieldatarako: Jimdo eta Wix.
           - Blog edo bitakoretarako: Blogger, Wordpress eta Edublogs

b) Biltegi digitalak:
           - Soinuetarako: Ivoox eta Audacity.
           - Irudietarako: Flickr eta Instagram.
           - Bideoetarako: YouTube eta Vimeo.
           - Aurkezpenetarako: SlideShare
           - Testuetarako: Scribd

c) Gizarteko markatzaileak: Delicious eta Symbaloo.

d) Wikiak: Wikispaces eta Pbworks.

e)Lan kolaboratiboa: Google Drive, Dropbox eta OneDrive.

f) Edukien sorkuntza: Prezi, Knovio, PowToon, Haiky deck, Moovly eta Videoscribe.

g) Sare sozialak: Facebook, Twitter eta LinkdIn.

h) Beste batzuk:
           - Hitz hodeiak: Wordle, Tagxedo eta Tagul.
           - WebQuest: PHP WebQuest eta WebQuest Creator 2.
           - Mapa kontzeptualak: Mindomo eta CmapTools.
           - Muralak: GlogsterEdu

4. atala: Honetan, Aro Digitalerako Bloomen Taxonomiaz hitz egiten du, SAMRz ereduaz, pedagogia gurpilaz, TPACK ereduaz eta teknologiaren ikaste-irakaste prozesuan zer den garrantzitsuaz hitz egiten du.


Tesstu hau oso interesgarria da, ez soilik teknologia berri bat (errealitate areagotua) beharrezkoa delako guztia ulertzeko, baizik eta haren barnean hezkuntzan garrantzitsuak diren gaietaz hitz egiten duelako. Gainera, testua irakurtzea oso erraza da eta bertan agertzen diren azalpenak oso argiak dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina