2016(e)ko abenduaren 7(a), asteazkena

Infografia

Infografia sintetikoak diren, azalpenak dituzten eta ulertzeko errezak diren argazki eta testu multzoak dira. Honen helburua da informazioa ematea modu bisual batean komunikazioa erraztuz, begirada batez, ematen den informazioa ulertzeko. Gainera, grafikoak ere erabili daitezkete. 

Infografia batek dituen ezaugarriak hurrengoak dira: 

- Laburra.
- Zehatza.
- Argia eta sinplea.
- Letra mota zainduta dago. 
- Koloreak bisualki aproposak izan behar dira. 
- Ikus-entzunezkoak erabili daitezke. 
- Dokumentu eta informazioak libreak dira.

Gainera, infografiak lau motatakoak izan daitezkete.

- Grafikoak
- Mapak
- Taulak
- Diagramak

Hona hemen infografia bat sortzeko DISEINUaren MINI GIDA, infografia baten bidez: 



Honetaz gain, aipatu behar da infografia bat egiteko, baliabide asko erabili ahal ditugula, esate baterako, Piktochart edo Infogr.am. Hona hemen, lehenengo adibideari buruzko erakusketa bat: 




Ikusten denez, infografia bat egitea oso praktikoa izan daiteke informazioa sailkatzeko, modu azkar batean erakusteko edo zerbaiten aurkezpena egiteko. Klasean umeekin erabiltzea oso interesgarria izan daiteke, haiek ikasiko dutelako garrantzitsua den informazioa eskuratzen eta haren irudimena landu dezaketelako. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina