2016(e)ko abenduaren 18(a), igandea

Hezkuntzarako II. APP-Azoka

Aupa lagunok!!

Sarrera honetan "Hezkuntzarako II. APP-Azoka" aurkezten dizuet non Magisteritzako eta Ingenieritzako ikasleek parte hartu dugun, gure artean elkarlana egiten. Bi zentroen ikasleek batera egin dugu lan aplikazio bat egiteko: magisteritzakoek aplikazioaren diseinua egin dugu eta ingenieritzakoek, aldiz, aurrera eraman dute teknologiaren aldetik. Ez da erraza izan, alde batetik, lan egiteko ez garelako ikusi, eta beste alde batetik, haien hizkuntza eta gurea ezberdina delako. Hala ere, lan politak atera dira eta interesgarria izan da. 

Aplikazioa egin ostean, "Hezkuntzarako II. APP-Azoka"-ra eraman dugu eta bertan gure proiektuak erakutsi ditugu beste ikasle, irakasle edota bertatik pasatzen zen jendeari. Hona hemen azoka honen kartelak: 

                

Baina ezin dut post hau amaitu nire aplikazioaz hitz egin barik. Hau "Eurocity-App" deitzen zen eta Europatik bidaiatzeko oso baliagarria zen. Bertan hurrengo herramintak aurkitu daitezke: gastronomia eta turismoko argazkiak eta hauen informazioa; mapak, ez galtzeko; komentarioak egiteko botoia; aplikazioa baloratzeko tokia; hiru motatako hizkuntza-ebaluazioa non agertzen ziren sinonimoak, itzulpenak eta pronuntziazioa; edo hiztegia. Gainera, argazkiak egin ahal ziren eta aplikaziotik egiten baziren, automatikoki telefono mugikorrera jeisten ziren. Hona hemen guk egindako kartela (Qr kodea eskaneatuz gero, aplikazioa jeitsi daiteke) eta tutoriala: 




Espero dut zuen gustukoa izatea!! 

Laster arte!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina