2016(e)ko abenduaren 10(a), larunbata

Bloomen taxonomia

Bloomen taxonomiak sei kategoria dituen pentsamenduaren trebetasunen sailkapen sistema bat da eta ikasketa helburuak lortzeko funtsezko herraminta bat da. Hau da, ikasle batek ikasketa-prozesu bat egin ondoren ikasleak trebetasunak eta ezagutza berriak eskuratu behar izan ditu. 

Urteak pasa ahala, taxonomia honen berrikuntza bat egin behar zela ikusi zuten eta horretarako, berriztatzeak irakasleen planifikazioan oinarritu zen baina, kontuan hartzen pentsamenduaren zein atala garatu nahi den. Hauek dira taxonomiaren barruan aurkitu ditzakegun kategoriak: gogoratu, ulertu, aplikatu, analizatu, ebaluatu eta sortu. Hauek pentsamenduaren trebetasunekin lotuta daude eta hauen barruan zenbait aditz daude, hitz gako moduan erabiltzen direnak. 




Hala ere, eskoletan teknologia sartu da eta horren ondorioz, ikasteko erak aldatu egin dira. Horregatik, grafikoan aipatutako aditzen barruan, teknologiarekin erlazionatuta dauden aditz berriak sartu zituzten. Gainera, aipatu behar dira bertan agertzen diren aditzak ez direla sekunetzialak gaur egungo ikasleek prozesu batetik bestera salto egiten dutelako, ordenarik gabe, baina ikasten. 

Bloomen taxonomiaren aldaketak ikustea oso interesgarriak dira, bi gauza hausnartu ahal ditugulako: alde batetik, eskoletan teknologiak duen eragina, ez soilik eskolak modernoagoak direlako baizik eta aldaketak egin behar direlako aurretik proposaturiko teoriaauza askotan; eta beste aldetik, urteak pasa ahala teoriak berriztu behar direla hezkuntza aldatzen delako.  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina