2016(e)ko azaroaren 28(a), astelehena

Txostenak

Mundu honetan non teknologia pertsonen bizitzan oso presente dagoen, oso garrantzitsua da irakasle batek jakitea zeintzuk diren hezkuntzan erabili daitezkeen azkenengo tendentziak eta zer motatako aplikazioak eta herramintak erabiliko diren hurrengo urteetan.

Horretarako, bi aldizkarietan oinarritu behar gara: Horizon Report txostena eta EduTrends. 


HORIZON REPORT txostena

New Media Consortiumek (NMC) eta EDUCASE Learning Initiativek (ELI) egiten dute. Hauek egindako txostenean hurrengo bost urteetan eragin handia izango duten garapen bidean dauden sei teknologia identifikatzen eta deskribatzen dituzte. Sei teknologia horietaz gain, sei joera eta sei erronka ere agertzen dira, beti ere, hiru denbora tarteak kontuan hartuz: epe laburrean (1 eta 2 urteren bitartean), tarteko epean (3 eta 4 urteren bitartean) eta epe luzean (5 urte edo gehiagoko epean). 

Hona hemen aurreko hiru urteetan haiek publikatutako txostenak:



(Argazkietan klikatuz gero, informetara joan zaitezke)



Oso interesgarria izango litzateke aztertzea orain dela hiru urte agertzen diren teknologiak eta aztertzea ea haiek egin dituzten ikerketak egia ala gezurra izan diren ala ez. 



EduTrens txostena

Txosten hau "Tecnológico de Monterrey" sortutako talde batek egiten du eta hona hemen hauen aurkezpena: 


Horizon Report-eko txosten antzekoa da, nahiz eta bestea hau baino hobe izan (azken finean, laguntza ekonomiko gehiago ditu). Hala ere, honen abantaila nagusia haren laburtasuna da, besteak ez duena. Hurrengo lerroetan, aurreko bi urteetan publikatutako txostenak agertuko dira:

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina