2016(e)ko urriaren 26(a), asteazkena

Bibliografia interesgarria

Kurtso hau hasi nuenean, Ikaskuntza Digitaleko irakasleak hiru liburuetaz hitz egin zigun: "Software libre para una sociedad libre", "Cultura libre" eta "La ética del hacker y el espíritu de la era de la información". Liburu hauek Interneten aurkitu daitezke eta hainbat gaietaz hitz egiten dute.


"Software libre para una sociedad libre"

 
(Liburuan klikatuz gero, liburuaren esteka agertzen da)


Liburu hau Richard M. Stallmanek 2002an idatzi zuen. Liburu honetan idazleak egindako 1990 hamarkadako eta mende berriko artikulu eta entsegu desberdinak agertzen dira. Bertan aldarrikatzen da, liburu honen izenburuak ondo adierazten duen moduan, softwareak libreak izatea komunitateak erabili ahal izateko.  




"Cultura libre"

(Liburuan klikatuz gero, liburuaren esteka agertzen da)


Liburu hau Lawrence Lessingek 2004an idatzi zuen. Liburu hau egiteko, Richard M. Stellmanek lagundu zion, edo behintzat atal batzuetan. Haren gai nagusiak hiru dira: egile-eskubideak, informatikaren kultura eta lapurreta, eta copylefta.





"La ética del Hacker"


(Liburuan klikatuz gero, liburuaren esteka agertzen da)


Liburu hau Pekka Himanen 2001an idatzi zuen. Honen barruan Linus Torvaldsen prologo bat dator eta Manuel Castellesen epilogo bat. Liburua hiru ataletan sailkatuta dago: lehenengo atala, lanaren etika; bigarren atala, diruaren etika; eta, azkenik, hirugarren atala, netikari buruz hitz egiten da, hau da, sareko etikaz. 





Bibliografia:

Himanen, P. (2001). La ética del hacker y el espíritu de la era de la información. Bartzelona: Destino. 

Lessinge, L. (2002). Free culture. New York: The Penguin Press. 

Stallman R. M. (2002). Software libre para una sociedad libre. Madril: Traficantes de sueños.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina